
informazio zabaleko sare digitaletan (barneko eta kanpoko informazioa)
erabiltzaileari teknologia eta/edo merkatu ikuskaritza prozesuetarako behar duen informazioa ematen dion software irtenbide bat da.
Erabiltzaileari behar duen informazioa ematen dion informazio sistema bat da, honela enpresarako garrantzizko informazioa aurkitu, aztertu eta sailkatzeko lan neketsua aurrezten diona.
-
Modu automatikoan eta etengabe aztertzen ditu informazio digitaleko edozein sare (Internet, sare pribatuak, etab.) eta sistema erabiltzaileentzako interesgarri izan daitezkeen tokiak hautatzen ditu (= informazioa modu automatikoan eta inteligentean aurkitzea)
-
Gai multidimentsional batean aurkitutako orri eta dokumentuak iragazi eta sailkatzen ditu automatikoki, bai zuzenean bai alerta sistema baten bitartez (=dokumentuak edukiaren arabera aztertu eta sailkatzen ditu hizkuntza naturaleko prozesaketa tresnak erabiliz)
-
Erabiltzaileari informaziorako sarbide azkar eta erraza ematen dio (=informazioa antolaketan banatzen du) honela erantzuten duen berreskuratze modulu baten bitartez:
· azkar: aurre indexazioa
· termino, kontzeptu edota gaien bat-etortzeen arabera: multimodala
· gaien antzekotasunaren arabera: multidimentsionala
· gaztelaniaz, ingelesez, euskaraz eta frantsesez: eleanitza
