Etengabe berritzearen estrategiari esker, geure teknologia garatu dugu, informazioa kudeatu eta komunikatzeko irtenbide berritzaileak sortzeko oinarria.
Gure estrategia irekiak eraiki ahal izan dituen produktuei esker, enpresen Informazio Sistemetan baliabide teknologikoen aukera zabala barneratu ahal izan da.
Lantzen ditugun proiektuek oinarrizko teknologiak sortu dituzte, eta teknologia hauek balio teknologiko erantsidun produktuak eta dagoeneko merkatuan irtenbide berriak eskainiz sartzeko gai direnak egiteko baliatu ditugu. Era berean, bide berriak ireki dituzte, hitzarmen berriak lotu eta enpresa berriak sustatu dituzte.
Ikerketa eta garapen teknologikoko proiektuak
SYGE: Semantika eta Enpresa Kudeaketa
SYGE proiektuak hizkuntza naturala prozesatzeko teknologiak garatzen ditu eta dokumentuak gaiaren arabera bilatu eta kategorizatzeko oinarrizko prototipo bat eraikitzen du, erabiltzaileen interesak gidari.
XERKA-ALERT: Informazio Hautatuaren Zabalkundea (DSI)
ek Informazio Sare Digitaletako testu informazioan azaltzen diren berrikuntza garrantzitsuak bildu eta banatzen ditu.
Profit 2004-k diruz lagundutako proiektua. Laguntzaile: GFI Norte -Grupo GFI Informatique, GAIA, Fidenet Comunicación, Sicubo eta UEX-Universidad de Extremadura.
Ikus XerKa-Alert proiektua >>
DIB: Bereizketa Inkremental Binarioa
Dib teknologia (bereizketa inkremental binarioa). Bereizketa motor batean ezarrita, urruneko informazio bertsioak egiten ditu gutxieneko transmisioarekin eta euskarri gisa internet erabiliz, informazio bolumen handiak transmititu baititzake gutxieneko banda-zabalera erabiliz.
GIGASURE: Makina osoaren berreraiketa
Proiektu honek informazio aleatorioaren bereizketaren teknologia garatzen du (informazio konprimitua, irudiak) eta ekipoak eta sistema eragile osoak urrun gordetzeko eta berreraikitzeko prototipo bat eraikitzen du.
Proiektu honetan KAM enpresak laguntzen du.