
k enpresako ikuskaritza sistema gisa, erabakiak hartzeko eta estrategia definitzeko prozesuan antolaketarako erabilgarria den informazioa bilatu, tratatu, aztertu eta zabaltzen du.
Honela, enpresari berrikuntza prozesuan aurrera egiten laguntzen dio.
Puntu nagusiak:
- Etengabeko bilaketa Interneten
- Datu Baseetarako sarbidea
- Erabiltzaileak edo erabiltzaile taldeek gaiak definitzea
- Profilen araberako alerta sistema
- Azterketa terminologikoak: Terminoak azaltzea eta desagertzea
- Gaietarako termino berriak etengabe eguneratzea
Teknologia eta merkatu ikuskaritza prozesua automatizatzea
Adituek Ikuskaritza eta Inteligentzia Lehiakorreko faseak zein diren esatean, oro har, bat datoz honako honekin:
- Beharrak identifikatu eta aztertu
- Informazioa lortu
- Informazioa aztertu, prozesatu eta baloratu
- Emaitzak zabaldu
- Informazioa erabili (erabaki)
- Emaitzak babestu
Enpresan, ikuskaritzaren balioa eta beharra barneratu ondoren, teoriatik praktikarako urratsa ematea pentsatu ohi da: Informazioaren ustiaketa sistematizatu al daiteke? Automatizatu al daiteke?
Erantzuna baiezkoa da.
k ikuskaritza prozesuaren fase ezberdinak automatizatzeko teknologiak konbinatzen ditu , honela erabiltzaileari behar duen informazio emateko eta honek ondoren informazio hori inteligentzia lehiakorreko prozesuetan ustia dezan.
- Informazioa lortzea: Hautemate automatikoa erroboten bitartez, informazioaren bilaketa inteligentea egiten dutenak
- Informazioa aztertu, prozesatu eta baloratu:
informazioa edukiaren arabera aztertzen du (hizkuntza naturalaren prozesatzea) eta hainbat irizpideren arabera sailkatzen du (indexazio multidimentsionala)
- Emaitzak zabaltzea: informaziorako sarbide zuzena ematen du "Gaien eguzki-lorea" interfazearen bitartez. Interfaze honetan erabiltzaileak bere kontsultak egin eta Xerkak berehalako dokumentuen indexazio batekin erantzuten dio. Gainera, alerta egoeren berri emateko aukerazko modulu bat du:
Xerka Alert aukerazko modulua
alerta sistema bat da, Informazio Sare Digital batean sortutako berrikuntzak hautemateko gai dena eta berrikuntza horietako bakoitza interesatuta dauden sareko erabiltzaileei banatzeko gai dena.
Nola dabil?
DSI moduan dabil (informazio hautatua zabaltzeko sistema).
Hautatutako kontsulta exekutatzen du aldizka eta posta elektronikoz bidaltzen du erantzuna: hautatutako gaiei erantzuten dieten sareko dokumentu berriak.
Teknologia eta merkatuaren ikuskaritza "kartara".
ek erabiltzaile bakoitzari edo lan talde bakoitzari azken behar espezifikoen berri ematen die. Klik bakar batekin erabiltzaile bakoitzak berari interesatzen zaizkion alertak eta berrikuntzak zein maiztasunekin jaso nahi dituen programatzen du. Sarean publikatutako berrikuntza guztiak jasoko dituzu garaiz eta orden kronologikoan (berrienetik zaharrenera).
Eskatu Xerkaren demo gidatu bat.