![]() Zertarako balio dute dib produktuek? Urruneko puntuen artean informazioa kopiatzeko internet bidez eta banda-zabaleraren gutxieneko zabalera erabiliz.
Soilik azkenekoz egindako kopiatik dauden ezberdintasun inkremental binarioak transmitituz. Bestelako kopiatze sistemek ez bezala, dib produktuek ez dituzte aldaketaren bat jasan dituzten fitxategiak transmititzen, fitxategi horietan izandako aldaketak baizik (ezberdintasun binarioak). Transmititu beharreko datuetan aurrezten dena izugarria da, horregatik, banda-zabalera berberarekin dib produktuekin kopiatzeko gaitasuna askoz handiagoa da. Esate baterako, 23 MB fitxategi bat baldin badugu, eta aldaketa batzuk jasan ondoren 25 MB betetzen baldin badu, nahikoa litzateke 500 KB dituen adabaki bat transmititzea urruneko puntu batean 25 MB fitxategiaren kopia berbera izateko. Zein fitxategi mota kopiatu ditzakete? Dib produktuek edozein motatako fitxategiak kopiatzen dituzte modu seguruan. Tamaina ez da muga. Gainera, sistema martxan dagoela datu basearen kopiak egiteko irtenbideak dituzte. Gehiago kostatzen al da bereizi eta bidaltzea, bereizi gabe bidaltzea baino? Oso ohikoa ez den kasuetan izan ezik (fitxategiak esklusiboki bloke binario komunik gabe tratatzea), bereizketaren ondorioz beti lortuko ditugu jatorrizkoak baino fitxategi askoz txikiagoak, beraz, bereizketa eta bidalketa denbora beti izango da informazio guztia TCP/IP linea bidez bidaltzean baino gutxiago. Zein plataforma dituzte euskarri? Dib produktuak honako plataformetan dabiltza: Windows, Linux, Solaris, AIX eta HP-UX Zer esan nahi du “interplataformak”? Plataforma ezberdinen artean lan egin daitekeela. Esate baterako, kopia bat Linux zerbitzari batetik bidali eta Windows batean jaso daiteke, eta alderantziz. Zein hizkuntzatan daude eskuragarri? Dib produktuak eleanitzak dira. Interfaze erabilerraza dute honako hizkuntza hauetan: gaztelania, ingelesa, euskara, frantsesa eta portugesa. Zein funtzionalitate du gamako produktuetariko bakoitzak? dib backupek host zentral baten ordez kopiatzen ditu datuak, eta host honek erabiltzaile bakoitzak bidalitako kopiak pilatzen ditu (oinarrizko kopia eta sortutako adabakietako bakoitza). Bezeroek hala eskatzen baldin badute, pilatutako datuen edozein bertsio berreskuratu eta transmititzen du.
dib comek urruneko puntuen arteko informazioa transmititu eta eguneratzen du automatikoki, honela, puntu horien arteko sinkronia ziurtatzen du. Egunerapenen komunikazioa norabide anitzetakoa da, instalazio guztiek zerbitzari gisa nahiz egunerapenen bezero gisa jardun dezakete.
dib updatek automatikoki banatzen ditu eduki digitalak eguneratzeko adabakiak urruneko bezero zerrenda bati.
ERRAZA, MALGUA ETA AUTOMATIKOA Datuen babeskopia eta berreskuratzea online egiten al du? Hala da, dib backupen helburua, hain zuzen ere, bai kopia bai datuen berreskuratzea online egitea da, honela, erabiltzaileak datu guztien babeskopia egin ahal izango du ezberdintasunak TCP/IP bidez bidaliz. Pilatutako edozein kopien bertsioak berreskuratu daitezke, nola online pilatutakoak nola kanpoko euskarri batean pilatutakoak. Kopiak automatikoki egiten al dira? Zenbateko maiztasunarekin? dib backupek zereginak programatzeko sistema erraz bat du eta, honi esker, erabiltzaileak babeskopia zenbateko maiztasunarekin egin nahi duen adierazten du (egunero, astero…) baita zein ordutan exekutatu nahi duen ere. Gainera, behin kopia eginda sistema automatikoki itzaltzeko aukera du, hau dela eta, gauero babeskopia bat egin dezala programatu daiteke eta PCa edo eramangarria itzal dadila kopia egin eta transmititu ondoren. Zer esan nahi du “pilatutako datuen edozein bertsio berresuratzea”? Hostean oinarrizko kopia bat (full copy) eta “n” adabaki (kopia bereizleak) pilatzen direla, horregatik, datuen azken bertsiora ez ezik, erabiltzailea aurreko “n” egunekoetara ere irits daiteke (hostean ezarritako adabaki kopuruaren arabera). Honela, errore batek edo birus batek datuak galarazten baditu ere, n+1 egunetako tartea du egindako azken kopia egunetik hasita, erreakzionatu eta informazioa berreskuratzeko. Esate baterako, jar dezagun astelehenean Igartua Tailerrei proposamen bat egin zeniela, asteartean aldatu egin zenuela eta nahi gabe asteazkenean ezabatu egin zenuela. Ostiralean, egindako erroreaz ohartzean, dokumentuaren jatorrizko bertsioa nahiz asteartean aldatutakoa berreskura ditzakezu.
Oharra: Behera jaisteko informazioaren tamaina erabiltzaileak duen banda-zabalerarako handiegia baldin bada, sistemak hori internetez transmititzea ezinezkoa dela esango dio, berreskuratzea kanpoko euskarri baten bitartez eskatu behar duela. SEGURUA Informazioa modu seguruan al dabil? Bai, SCP protokoloa erabiltzen da, honekin linea bera segurua da, gainera, datuak ere zifratuta doaz. Zifratzea zerbitzarian ala bezeroan egiten da? Informazioa bezerotik zerbitzarira zifratuta al doa? Bezeroan zifratzen da eta zifratuta transmititzen da linea seguru baten bitartez, azkenik, zerbitzarian zifratuta pilatzen da. Zerbitzarian leheneratze bat egiten denean, zifratuta egiten da eta bezeroan kopiatzen denean deszifratzen da. Bezeroan hondamendiren bat gertatuz gero, zerbitzariak datuak berreraiki ahalko lituzke? Bai, zerbitzariak leheneratze oso bat egin dezake, horretarako bezeroak leheneratze kodea eman behar dio. Dena den, sortzen den kopiak konprimituta eta zifratuta dirau, honela, ondoren bezeroari bidaltzen zaio kanpoko bitarteko baten bitartez eta bezeroak berak leheneratzen du bere tokiko makinan. KUDEAKETA OSOA HOSTETIK Hainbat bezero kudeatzeko prest al dago? Bai, hostak honako funtzio hauek betetzen ditu
Bezeroaren aplikazioa posta elektronikoz banatu al dezake? Bai, alta emandako bezero zerrendari. Bidalketa horretan konfigurazio fitxategia ere bidal daiteke, honela erabiltzaileek zuzenean hau inportatu eta zerbitzua automatikoki aktibatu ahal dezaten. |