Diana Teknologia
Español | English


Teknologian Oinarritutako Enpresa Berritzaile gisa definitzen gara (TOEB), bokazio argia duena bere teknologia garatzeko eta hizkuntza naturalaren prozesaketa arloan, indexazio multidimentsionalean eta internet bidezko komunikazioaren hobekuntzan produktu berritzaileak sortzeko.

Berritzea merkatuaren behar zorrotzentzako irtenbide erakargarri bat topatzea da. Berritzea sortzea da, irtenbidea bilatzea, eskaerari eraginkortasunez erantzutea.

Teknologikoki berritzea are urrunago joatea da, aurre hartzea da, artearen egoera bultzatzea da merkatura balore berri baten ekarpena egiteko, aukera berriak sortu eta ikuspegi berriz beteriko mundu baterako ateak zabaltzea da.

Diana Teknologian berrikuntza eta teknologian sinisten dugu eta gure giza baliabideen %70 darabilgu horretarako. Teknologian nagusi izateko gurea den teknologiaren ikerketa eta garapenean oinarritzen gara, baita ditugun baliabideen integrazioan eta beste arloetako adituen lankidetzan ere.

Irtenbideak berritzen ditugu, eta irtenbire hauexek bereizten gaituzte gure lehia-arloko gainerako teknologia eta tresnetatik.

Gure berrikuntza proiektuaren iraunkortasuna eta garapena honako puntu garrantzitsu hauetan oinarritzen dugu:

· Oinarrizko teknologiak garatzea garapen indartsua aurreikusten den arloetan eta, beraz, etorkizunean aplikazio gehiago izan ditzakegun horietan.
· Bi arlo hauetan modu konbinatuan lan egitea: informatikan eta hizkuntzalaritzan.
· Arriskuak hartzea, teknologia sortu-berri eta berritzaileen bultzada lagun.
· Ikuspegi berriak eta planteamendu ezberdinak erabiltzea hizkuntza naturalaren prozesamenduarekin lotutako arazoak ebazteko. Gaur egun, teknologia hauen berpiztea dakusagu eta, era berean, zereginak planteatzeko aldaketa beharra dagoela sumatzen da.
· Beste arloetako adituekin lankidetzan aritzea dugu gustuko, honek egitura malgu bat mantentzen eta merkatuak eskatzen dituen aldaketen aurrean arinak izaten laguntzen baitigu.
Gure merkatu estrategian gure Bazkide Ziurtatuekin lankidetza estuan aritzearen aldeko apustua egiten dugu, baita merkatuaren etengabeko zabaltzearen aldeko apustua ere, euren arloan nagusi diren enpresekin egindako hitzarmenen medioz, bezeroaren zerbitzuari fidagarritasuna eta balio erantsi altua bermatuko diotenak.

Korporazioaren eskuliburua

Baldintzak Lege informazioa © Diana Teknologia