1.- Banka - Dib backup ezartzea ordezkaritza postu bakoitzaren urruneko babeskopia zerbitzu bat emateko
Helburua:
- Hainbat postuetako datuak banda-zabalera mugatu baten bitartez kopiatzea.
- Ordezkaritza bakoitzeko zerbitzari nagusian kopiatuta ez dauden makina guztien babeskopiak exekutatzea modu bideragarri eta ziurrean
- Postu bakoitzetik kopietara online sarbide bat izatea, hau da, erabiltzaile bakoitzak bere makinatik kopia egin eta hostean pilatutako datuak berreskuratu ahal izatea.
Erabilitako irtenbidea: 
Emaitza:
- Ordezkaritzetako postu guztien datu oro enpresaren egoitza nagusian zentralizatzea. Datuak modu seguruan pilatzea urruneko hainbat hostetan, zentraleko datu-prozesaketarako gunean kokatuak. (dib backup server Linux, hizkuntza anitzetako multiplataforma).
- 1560 lan-estazioetako, 334 eramangarrietako eta 23 zerbitzarietako babeskopiak
- Kopiatutako fitxategien tipologia: bulegotika, Mozilla (Netscape), Microsoft SQL Server...
2.- Handizkako banatzailea - Kontingentzia-plana:
Dib com ezartzea urruneko zerbitzari ispilu bat sinkronizatuta mantentzeko.
Helburua:
- TCP/IP bitartez Navision datu base bat kopiatzea. Datu base hau etengabe lantzen da bi zerbitzari sinkronizatuta mantentzeko
Erabilitako irtenbidea: 
Emaitza:
- Navision datu basea modu asinkronoan automatikoki kopiatzea, egunero 39.845.888 KB hiru aldiz 2MB kanal baten bitartez.
- 1.484.800 ezberdintasun binario dituzten adabakien transmisioaren bitartez kopiatzea, honela, transmititutako datuen bolumenaren %96,27 aurrezten da.
3.- Multimedia Enpresa - Urruneko egunerapen zerbitzua: Dib update ezartzea legezko datu base baten egunerapenak automatikoki 900 erabiltzaileri banatzeko
Helburua:
- Edukiak automatikoki eguneratzea 4 harpidetza ezberdin dituen 900 erabiltzaileko zerrenda bati.
Erabilitako irtenbidea: 
Emaitza:
- Zerbitzua automatizatzea eta kudeaketa zentralizatzea:
erabiltzaile bakoitzari dagokion adabakia modu programatuan sortu eta bidaltzea.
- Egunerapenen CDak banatzeko gastuak aurrezten dira.
Transmititu beharreko datuen bolumenean %99 aurrezten da.
|