
Gaia:
enpresa kudeaketa
k sortutako ardatz tematikoei dagokien dokumentazioa bilatu eta sailkatzen du automatikoki: pertsonen kudeaketa, marketinga, informazioaren teknologiak, koiuntura ekonomikoa, finantzak etab.

Gaien eguzki-lorea
Kontsulta:
Lan-taldeen antolaketari buruzko informazioa duen laneko segurtasun eta osasunari buruzko dokumentazioa.
Gaien eguzki-loreko interfaze grafikoan ardatz bakoitzaren luzerak gai horrek dokumentuetan izan behar duen garrantzia adierazten du. Erabiltzaileak kontsulta egiteko ardatz bakoitza luzatu edo moztu besterik ez du egin behar.
Adibidez:
· Segurtasuna eta osasuna lanean 59 puntu
· Pertsonen kudeaketa 30 puntu
Erabiltzaileak kontsulta gorde dezake (“profila sortu”) hurrengo aldietan egiteko, bilaketaren emaitza nahi duen hizkuntzetara mugatu dezake, ardatz berri bat luzatu galdera aberasteko etab. Ardatz bat baino gehiago erabiltzeko aukerak aberasten du batez ere sistema, informazioa eremu jakin baten testuinguruan kokatzen baitu.
Erantzuna:
Sistemak erabiltzaileak eskatutako puntuazioa jaso duten dokumentuen zerrenda bat erakutsiko du. Zerrendak honako hau dakar: dokumentu bakoitzaren zati bat, dokumentua deskribatzen duten terminoen zerrenda bat eta kokatuta dagoen tokirako lotura.
Hautatutako dokumentuan klik egitea besterik ez dago dokumentuaren jatorrizko formatura iristeko.